Hiru behien zerga (Tributo de las tres vacas gaztelaniaz eta Tribut des trois vaches frantsesez) Erronkaribarren (Nafarroa) eta Baretos ibarraren (Bearno) artean egindako hitzarmen zaharra da, XIV. mendetik datorrena.

Jatorria oso argi ez badago ere, gauza jakina da 1375ean alde biek akordioa sinatu zutela, unai erronkariar eta biarnotarren jarduera muga inguruan arautu zuena eta bakea ekarri zuena. Bi urte lehenago, liskar larrien ondorioz Pierre Sansoler biarnotarra Pedro Carrica erronkariarrak hil zuen, eta honek eragin zuen hitzarmena lortzearena. Ordutik aurrera, Baretosko abeltzainek hiru behi eman behar dizkiete Izaba, Uztarroze, Urzainki eta Gardeko biztanleei hilabete batez euren aziendek zelai nafarretan belar eta ura hartzearen truke. 600 urte baino gehiago luzatu da dagoeneko ohitura hau, XVII. mendean ia 20 urtez hitzarmena eten bazuten ere. Tradizio luze hau, izan ere, gaur egun oraindik berresten den Europako itunik zaharrena da.
Gaur egun ere urtero uztailaren 13an mugako alde bietako agintariak biltzen dira eta ekitaldi sinbolikoa burutzen dute oraindik ere San Martingo Harriaren inguruan.

Ituna burutzeko, bi aldeek eskua emanda "pax avant" ("bakea aurrera") hitzak hiru aldiz esaten dute tradizionalki urteroko ekitaldian. Bestela, historian zehar Ansoko ibarretik eta Zuberoatik San Martin ingurura joandako epaileak egon izan dira prozesuaren lekuko, auzokide neutral gisan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario