
Historia:
Aragoiko Erreinuarekin muga egiten zuenez, Burgik gaztelu garrantzitsu
bat izan zuen, XVI. mendean Gaztelako Fernando Katolikoak, Nafarroa
konkistatzearekin batera, suntsitu zuen arte. Egun, Gazteluko
Amabirjinaren baseliza ikusiko dugu garai batean gaztelua zegoen lekuan.Horretaz gain, Urdaspaleko Monasterio beneditarraren hainbat aztarna oraindik zutik dirau Burgiko mugapean. San Eulogio VIII. mende bertan izan zen, eta Erdi Aroan Jaurerri izatera pasatu zen.
Hasiera batean, Burgiko armarrian zubi bat ageri zen, azpian Olatzeko Guda oroitarazten zuten bi haitz zituena, eta gainean errege arabiar bati moztutako burua, odola zeriola. 1797ko Konbentzioko Gudan erronkariarrek erakutsitako jokabidea saritzeko, aitzitik, Karlos IVak gaztelua eta erbi-txakurra gehitu zizkion, Erronkariko gainontzeko herrien armarriei bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario