
• 199 biztanle (2008) • 58,2 km² • 3,41 biztanle./km² • 870 mko altuera • Iruñetik 101 kmra. • NA-140 Auritz-Izaba errepidean kokatua. Uztarroze nafar Pirinioetako hirigune tradizional ederrenetarikoa da, Santa Engrazi eliza nabarmentzen delarik (1739. urteko organoa gordetzen du). Herritik kanpo, Mintxateko Arroila dugu, paseatzeko eta hegazti harrapariak ikusteko toki aparta.
Santa Engrazi eliza

Zaindaritzaren Ama Birjinaren baseliza
Hirigunearen parean, zerbait altuago, dago kokatua, hilerriaren ondoan. XVIII. mendeko erdialdean eraiki zen eta nabe xume bakarra du eta kanoi-ganga gainean. Kanpoan horma luzituak ditu, harlanduak izkinetan eta puntu erdiko arkuko ateko klabean “año 1756” inskripzioa.
Erretaula nagusiaren barnean ikonografia nabarmentzen da. Ama Birjina eta bere kapapean otoi egiten ari diren figurak.
Udaletxea

Erdi Aroko zubia
Itzaltzu aldera abiatzean, puntu erdiko eta malda handiko zubia dugu.
Pilart Etxea
Ezpandoia auzoan kokatua. Aurrealdean landutako haga batean bailarako armarria dago, elefanteen artean.
Julian Marco Etxea
Herrian dagoen etxe inportanteenetarikoa da. Aurrealdean Erronkari Bailarako armarria ikus daiteke. Aintzinako sukalde erronkariarra dago, sabai osoa betetzen duen kono formako kebidearekin.
Krutxaga Etxea
Sarrerako atea nabarmentzen da, bertikalean bi taula, egur landutakoa. Erronkariko eszena tipikoak ikus daitezke: Hiru Behien Zerga, almadiak, Gaierreren mausoleoa, trashumantzia, gazta...
Ostatuak:
Marcelo” Landetxea
Etxe osoa. 9 lagunentzako tokia.
Mª Isabel Landetxea
Gelak. 8 lagunentzako tokia.
Kabila I eta II Landetxea
Etxe osoa.
2 etxe. 4 lagunentzako bakoitza.
Choromilo 'Q' Landetxea
Etxe osoa. 6 lagunentzako tokia.
El Mirador de mi Abuela Apartamentuak
1 apartamentu, 4 lagun.
Urona akanpatzeko gunea
Komuna, harraskak eta taberna ditu.
Jatetxeak:
Allurkos Taberna-Jatetxea
52 lagun
Karta eta eguneko menua.
Artzai ogi-mamiak udan, zubi eta asteburuetan. Behe-denboraldian astean zehar aldez aurretik eskatuta.
Tabernak:
Latsa Taberna
Roye Taberna
Allurkos Taberna
Dendak:
Royé Okindegia eta Denda
Ekia Gaztandegia
madre mia que pueblo mas bonioo!!!
ResponderEliminar