Pasaden ostiralean, urriak 19, Bidankozen uholdeak egon ziren euri asko egin zuelako eta errekak gainezkatu egn ziren.
Bidankoze ordu batzuk pasa zituen inkomunikatua eta urik gabe geratu zen goizeko lehen ordutik. Arratsaldeko 8-etan suhiltzailen lehenengo kamioia etorri zen ura ekartzera.
viernes, 26 de octubre de 2012
burgiko uholdeak
Euriteak gogor jo du Nafarroako iparraldean, eta arazoak eragin ditu
Pirinio inguruetan 130 litro bota du metro koadroko, eta ikastetxe zein errepideen egoera erabat baldintzatu du
Jon Eskudero
Aurreikuspenak betez, euriteak arazo ugari eragin
zituen atzo Euskal Herrian, batez ere Nafarroa iparraldean. Alerta
laranja Gipuzkoarako zegoen emana, eta hainbat udalek neurriak hartu
zituzten aurrez, berriz ere uholdeak buruhauste ez bihurtzeko. Urari
aurre egin ezinik, ordea, Pirinioen inguruko herrietan ibili ziren.
Ibaiek gainezka egin zuten, eta arazo ugari sortu zituzten errepideetan,
etxeetan, ikastetxetan... Metro koadroko 130 litro baino gehiago bota
zituen bataz beste. Kopuru altua da. Orain ia urtebete Gipuzkoan bereak
eta bi bota zituen. Gehien Belauntza herrian: bi egunetan 300 litro
metro karratuko. Horrek adierazten du Nafarroa iparraldeko herrietan
botatako euri kopurua.
Gutxitan ikusten diren irudiak ikusi ahal izan zituzten herritarrek, batez ere Otsagabian. Herriak igerileku baten itxura hartu zuen. Etxeetan ere nabariak izan ziren kalteak; Anduña ibaiak gainezka egin zuen, denbora gutxian bota zuen euri jasarengatik, eta herriko etxeetako atari barruetaraino sartu zen, ate batzuk ere txikituz. Hogei urtean halakorik ez zutela ikusi nabarmentzen zuten herritarrek. Inguruetako beste herrietan ere antzeko egoerak ikusi zituzten.
Erronkarin, esaterako, Eska ibaiak gas bonbona bat hartu zuen aurrean, eta lehertu egin zuen, herriko ikastetxearen parean. Horrek hodei toxiko bat eragin zuen eta, kalterik ez eragiteko, ikasleak lehenbailen ateratzeko agindua eman zuen Poliziak. Otsagabiako ikastetxeko haurrek ere ordua baino lehen utzi zuten ikasgela. Bi ikastetxetako ikasle bana osasun gunera eraman zituzten, kalterik ba ote zuten aztertzeko. Ez zieten ezer larririk atzeman.
Zangozako ikasleak ere lehenago irten ziren ikastetxetik, Nafarroako Gobernuak hala aginduta, ibaiek gainez egin zezaketen beldurrez. Izan ere, arazo ugari izan zen Zangozan, etengabeko euritearen ondorioz. Batez ere errepideetan. Nafarroako Gobernuaren arabera, Zangotzako eskualdean NA-2420 (Dorre-Elortzibar-A-21) eta NA-5410 (Zangoza-Esa) errepideak moztu zituzten, baita NA-5340 (Zangoza-Gabarderal-Kaseda) errepidea ere. Itxitako beste errepideetako bat Figarolkoa izan zen. Zangozaldeara suhiltzaile gehiago bidali zituen gobernuak, bertakoei laguntzeko. Pirinioetan, aldiz, NA-140 (Auritz-Izaba) errepidea itxi zuten, zuhaitz bat erori zelako bidera.
Errepideetan ez ezik, Zangozako bizilagunek herrian bertan ere lanean aritu behar izan zuten, urak hartutako garajeak garbitzen. Otsagabian gau partean egin zuen euri gehien, baina Zangozan goizean izan zituzten arazoak. Eguerdi parterako egoerak hobera egin zuen, udaltzainen arabera. Dena den, herritik aparte bizi diren baserrietako herritarrek izan zituzten kalterik handienak. Suhiltzaileek bertara ailegatzeko ahaleginak egin zituzten, eta kostata lortu zuten. Ordurako etxe barruetan ura dezente sarturik zeukaten. Etxeetan bakarrik ez, txerri haztegi batean ere utzi zituen ondorioak uholdeak. Onsella ibaiaren urak bertaraino heldu ziren.
Esa izan zen uholdeak gogor asindutako beste herri bat. Euri jasa handia bota zuen: egunean zehar, metro koadroko 140 litro bota zituen. Nabaskozen 120 litro egin zituen metro koadroko, Esaberrin 90, Arangoitin 99, Aurizberrin 78, eta Izaban 103.
Pirinioen bi aldeetan egin zituen euri jasa handiak, gau partean batik bat. Iratin, esaterako, metro koadro bakoitzeko 100 litro bota zituen, bost ordu eskasean. Konparaziorako, urriko hilabete oso batean metro koadroko 200 litro euri egiten dituela azaldu dute larrialdi agentziek. Alerta laranja emana dute eskualderako, uholdeak izan daitezkeen arriskuagatik. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak Larrautik gorako bideak mozteko agindua eman zuen atzo.
Burgin, helikopteroa behar
Eragin nabarmenena, hala ere, Burgin izan zuten euriteek, Nafarroan, bi herritar uretatik ateratzeko helikopteroaren beharra izan baitzuten. Bi lagunak autoan zihoazela, ibaiak aurrean eraman zituen. 11:30 aldera eman zieten abisua Guardia Zibilari; lurretik ezin erreskatatu zituztenez, helikopteroa erabili zuten.
Ez helikopterorik ezta beste ezeren beharrik ere ez zuten izan Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetan. Eusko Jaurlaritzak bezperan gomendatu zuen neurriak hartzeko, eta Gipuzkoako herritar askok toki egokian utzi zuten autoa. Espero baino euri gutxiago egin zuen, halere.
Eguraldiak ez du atertuko gaur, eta uholdeen arriskuak jarraituko du, batez ere Nafarroan. Aemet Espainiako meteorologia agentziak alerta gorria emana du, gaurko, herrialde horrentzat. Etzi atertzera egitea espero dute, nahiz eta tarteka zaparrada indartsuak gerta daitezkeen leku jakin batzuetan.

http://www.youtube.com/watch?v=SjKTwkn0FME
http://www.youtube.com/watch?v=eMaTxNfovag
http://www.youtube.com/watch?v=PRNK1XNMJpI

viernes, 5 de octubre de 2012
Herrira Eguna Burgin
Herrira Eguna:
Burgin Urriaren 13an herriaren eguna ospatuko da.
Egun horretan:12:00 Plazan txistorrada eta motoserra erakustaldia Alayn Salvadorrekin.
18:30 Herrirako hitzaldia udaletxean.
20:00 Kalejira frontoitik hasita.
21:30 Bokatatk frontoian.
22:00 Kontzertuak frontoian:
-Golpe Zertero.
-El trono de Judas.
-Marianitoz Blai.
-Pottoka Punk
-DJ Jotatxo.
HIRU BEHIEN ZERGA
Hiru behien zerga (Tributo de las tres vacas gaztelaniaz eta Tribut des trois vaches frantsesez) Erronkaribarren (Nafarroa) eta Baretos ibarraren (Bearno) artean egindako hitzarmen zaharra da, XIV. mendetik datorrena.
Jatorria oso argi ez badago ere, gauza jakina da 1375ean alde biek akordioa sinatu zutela, unai erronkariar eta biarnotarren jarduera muga inguruan arautu zuena eta bakea ekarri zuena. Bi urte lehenago, liskar larrien ondorioz Pierre Sansoler biarnotarra Pedro Carrica erronkariarrak hil zuen, eta honek eragin zuen hitzarmena lortzearena. Ordutik aurrera, Baretosko abeltzainek hiru behi eman behar dizkiete Izaba, Uztarroze, Urzainki eta Gardeko biztanleei hilabete batez euren aziendek zelai nafarretan belar eta ura hartzearen truke. 600 urte baino gehiago luzatu da dagoeneko ohitura hau, XVII. mendean ia 20 urtez hitzarmena eten bazuten ere. Tradizio luze hau, izan ere, gaur egun oraindik berresten den Europako itunik zaharrena da.
Gaur egun ere urtero uztailaren 13an mugako alde bietako agintariak biltzen dira eta ekitaldi sinbolikoa burutzen dute oraindik ere San Martingo Harriaren inguruan.
Ituna burutzeko, bi aldeek eskua emanda "pax avant" ("bakea aurrera") hitzak hiru aldiz esaten dute tradizionalki urteroko ekitaldian. Bestela, historian zehar Ansoko ibarretik eta Zuberoatik San Martin ingurura joandako epaileak egon izan dira prozesuaren lekuko, auzokide neutral gisan.

Gaur egun ere urtero uztailaren 13an mugako alde bietako agintariak biltzen dira eta ekitaldi sinbolikoa burutzen dute oraindik ere San Martingo Harriaren inguruan.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)