Urriaren
19 an, goizeko 12:00etan Ezka ibaia hemaritsua zegoenez hipoklorito
bonbona bat eraman eta Julian Gayarre ikastetxearen aurrean lehertu
zen. Gas toxikoko hodei bat sortu zen ikastetxe osoa inguratu zuena.
Ikastetxeko lehioak irekita zeudenez gasa sartu zen eta ikasleak
psikomotrizitate gelara eraman zituzten. Hor esan ziguten, bonbona
bat lehertu zela eta arnastea arriskutsua zela. Polikiroldegira joan
ginen eta han ikusi zuten gehiago usaintzen zuela, eta kalera atera
ginen. Ordu erdi bat egon ginen, azkenik etxera bidali ziguten
errepidean uholde arriskua zegoelako.